XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Atlantikoan eta Pazifikoan ez dut uste zortzi-hamar uharte baino gehiago egongo direnik naufragioren baten ondoren ni ailegatu ez naizenak.
Denak gida turistikoetan daude, zerrenda beltz berezi batzuetan.
- Zoragarria izan behar du inor bizi ez den uharte batera heltzea, ez?
Gustatuko litzaidake naufragatzea, behin bakarrik izanda ere!
- Horrek konponbide erraza dauka
- Munduan uharte asko daude.
- Nik badakit non dagoen bat, hemendik nahiko hurbil
- Aintzira batean al dago?
- Bai.
- Oso ondo!
- Lehorrean egon izan balitz, ez zuen ezertarako balioko.
Tommy oso pozik zegoen.
- Naufragatuko al dugu?
- Goazen oraintxe bertan naufragio bat egitera!
Tommyk eta Annikak handik bi egunetara hartuko zituzten oporrak eta, egun hartan bertan, beraien gurasoak kanpora joango ziren.
Aukera ederra zeukaten Robinsonetara jolasteko!